Prestakuntza eta Entrenamendua

Prebentzio kultura garatzeak eraldaketa handia egitea eskatzen du, eta, horretarako, erakunde osoak beharrezkoak diren ezagutzak, jarrera, gaitasunak eta trebetasunak.

Beharren arabera, neurrira egindako jarduerak sortzen ditugu bezeroekin batera.

“In company” prestakuntzak, aurrez aurrekoak eta formatu birtualekoak.

Kontsultatu aukeran dauden euskarazko prestakuntzak.

Prebentzio kulturari buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa

Prebentzio kulturari buruzko ezagutza eskuratzea eta kultura hori garatzeak duen garrantziaz jabetzea.

Hona hemen gure bezeroek gehien eskatzen dituzten ikastaro eta tailerretako batzuk:

  • Prebentzio kultura: zer den eta nola ezagutu dezakedan.
  • Prebentzio kulturako tailerra LSOko profesionalentzat eta prebentzio kulturako “erraztaileentzat”.
  • Arriskuaren pertzepzioa.
  • Prebentzio kulturaren hastapenak (zuzendarientzako, arduradunentzako, langileentzat edo prebentzioko profesionalentzako bertsioak).
  • Segurtasuneko Prebentziozko Behaketen tailerra.
  • Autozainketa eta besteen zainketari buruzko tailerra.
  • Prebentzio kultura garatzeko parte hartze tailerra.

Laneko segurtasuna eta osasuna integratzea

LSOa kudeaketan, jardueran, egunerokoan, zereginean integratzeko beharraz jabetzea, funtzioaren/rolaren arabera integratuta, eta hori lortzeko modua.

Hona hemen gure bezeroek gehien eskatzen dituzten ikastaro eta tailerretako batzuk:

  • Prebentzioaren integrazioa zuzendarientzat eta aginte lerroarentzat.
  • Prebentzioaren integrazioa Kontseilu Errektoreko eta Kontseilu Sozialeko kideentzat.
  • Prebentzioa eguneroko kudeaketan integratzea, arduradunentzat.
  • Prebentzioa lanpostuen diseinuan integratzea, ingeniarientzat
  • Prebentzioaren integrazioa mantentze lanetako langileentzat.

Trebetasunak eta komunikazioa

Prebentzio kulturak pertsonengan jartzen du fokua. Horrek esan nahi du komunikazioan, harremanetan, emozioetan eta kultura aldaketa bultzatzearekin eta erraztearekin zerikusia duen guztian sakontzeko prestakuntza jasotzea.

Hona hemen gure bezeroek gehien eskatzen dituzten ikastaro eta tailerretako batzuk:

  • Komunikatzea eta eragitea portaera seguruetarako
  • Harreman eraginkorrak.
  • Adimen Emozionalaren hastapenak LSOko profesionalentzat
  • LAPeko prestatzaileentzako prestakuntza

Estrategia eta Lidergoa prebentzioaren kulturan

Frogatuta dago prebentzio kultura garatzeko palanka nagusia Zuzendaritzaren eta Aginte Lerroaren lidergoa dela. Horregatik, oso garrantzitsua da prebentzio kulturan liderra den edozeinek dituen gaitasunak eta portaerak ezagutzea eta entrenatzea.

Hona hemen gure bezeroek gehien eskatzen dituzten ikastaro eta tailerretako batzuk:

  • Prebentzio Kulturako Lidergoa garatzeko programa (prestakuntza saioak eta coachinga).
  • LSOko estrategia garatzeko gakoak.