Norabide zentzua ematen dugu segurtasuna eta osasuna zure erakundearen helburuekin lerrokatzeko.
Enpresok ingurune aldakor eta ziurgabean dihardugu. Egunerokotasunaren zurrunbiloa dela-eta gerta daiteke garrantzitsua dena baztertzea eta horri baino lehen premia duenari heltzea. Horregatik, garrantzitsua da istripuak eta osasun kalteak saihesteko norabideari eustea.
Osartenek laguntzen dizu zure enpresa nolakoa izatea nahi duzun definitzen, segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen arloei dagokienez, eta lagun izango gaituzu zure helburuak lortzeko jardueretan.
Zure estrategiaren bisioa, helburuak, proiektuak eta jarduerak garatzeko beharko dituzun tresnak eskura jartzen dizkizugu.
Ezagutu gure GARATUZ Eredua, Laneko Segurtasuna, Osasuna eta Ongizatea garatzeko Eredua.
Zure erakundeak dituen erronkei aurre egiteko segurtasun, osasun eta ongizateko estrategia prestatzen lagunduko dizu.
Segurtasun, Osasun eta Ongizateari buruzko ikuspegia
Zurekin irudikatzen dugu nola imajinatzen duzun zure enpresa: nolakoak izango liratekeen laneko baldintzak eta lan ingurunea, lanerako metodoak eta sistematikak, eta, batez ere, nola imajinatzen dituzun agertoki horretako pertsonak.
Horrela, pertsona guztiak ilusionatu eta istripuak murrizteko eta pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko erronkari begira jarriko dituen Ikuspegi bat eraikitzen dugu.
Laneko Segurtasuna eta Osasuna: Balio korporatiboa
Laguntzen dizugu segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen gaineko iritzia aldatzen, zure enpresarentzako lehentasuntzat hartzetik zure erakundearen funtsezko balio bihurtzera igarotzeko.
Segurtasuna, Osasuna eta Ongizatea konpainiaren DNArenparte izan daitezen eta guztiok bizi eta sentitzen ditugun
Segurtasun, osasun eta ongizateko politika garatzea
Politikak, ziurtapen baldintza izateaz gain, tresna baliagarria izan behar du laneko segurtasunari, osasunari eta ongizateari buruzko jarraibideak eta konpromisoak finkatzeko. Zure lekuan jartzen gara eta erakundea etengabeko hobekuntzarantz bultzatuko duen Politika sortzen dugu zurekin batera.
Zure politika garatu eta ezartzeko eta segurtasuna eta osasuna zure erakundean integratzeko behar dituzun tresnak garatzeko prozesuan aholkatzen eta laguntzen dizugu.
Segurtasuneko helburuak eta mapa estrategikoa
Zurekin batera helburuak finkatzen ditugu, ezbehar tasa eta istripu kopurua murrizteaz harago. Segurtasunaren eta osasunaren mapa estrategikoa eraikitzen dugu zure helburu estrategikoak lortzeko ezinbestekoak diren proiektu eta jarduerekin.
Aginte taula eta funtsezko adierazleak diseinatzen ditugu, zure erakundea segurtasun, osasun eta ongizatearen Ikuspegira bideratzeko.