,

Ongizatearen kultura lanean: “erosotasun deserosoa” mantentzeko lau aholku

cultura preventiva

Pertsonen ongizateak enpresetan aldaketak egitea dakar. Duela urte batzuk, John McWhirter-en Developmental Behavioural Modelling-en (DBM®) inguruko interesa piztu zitzaidan eta SCT Systemic Consultancy & Training-eko Tim Ingarfield ezagutzeko aukera izan nuen. Askotan, Timek geure burua egoera “erosoki deseroso edo deserosoki erosoan” mantentzeko gonbita egiten zigun, gure gune erosotik atera gintezen eta irakaspenak geuregana genitzan.

Batzuetan, eraldaketa-prozesu kulturaletan, pertsonekiko harremanetan eta laneko segurtasun, osasun eta ongizaterako kulturaren garapenean ez gara eroso sentituko; maiz, deseroso senti gaitezke prozesuan senti ditzakegun emozioekin.

Ongizatearen neurozientzia eta aldaketa kulturalak

Neurosegurtasunak adierazten du giza garuna ez dagoela nolabaiteko ausardia-maila izatea eskatzen duten gauza berriak egiteko diseinatuta; are gutxiago, geroz eta zalantzazkoagoa den munduari aurre egiteko, izan VUCA, BANI, TUNA edo RUPT*. Gure garuna geure burua salbu mantentzeko eta gure biziraupena bermatzeko dago diseinatuta.

cultura preventiva

Horregatik, garunak atsegin edo desatsegin (edo neutro) gisa epaitzen ditu esperientzia guztiak eta horretan oinarrituta zuzentzen du geure portaera bera ere: ongi sentiarazten gaituena bilatuz eta gaizki sentiarazten gaituena saihestuz, abantaila bilatuz eta arriskua ekidinez.

Lidergoa ongizate kulturaren eta emozio zailen arloetan

Ongizatearen kulturan aurrerapausoak emateak aldaketak, ezezaguna den horretan murgiltzea eta arriskuak geure gain hartzea dakar maiz eta horrek emozio desatsegin eta zailak sorrarazten du. Geure mundua zenbat eta aldakor eta konplexua izan, are errazagoa egingo zaigu ondoeza sentitzea.

Segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen arloetako lider gisa behar duguna da geure emozioekiko harreman berri bat eraikitzea. Sentitu egin beharko ditugu, bizi. Baita haiek besarkatu ere, baldin eta gune erosotik ateratzeko beharrezkoa bada. Hori egiteko era bat da, adibidez, emoziook “erosoki deseroso edo deserosoki eroso” sentitzea.

cultura preventiva

Ongizatea eta segurtasun psikologikoa

Gure erakundeetan segurtasun, osasun eta ongizatearen kultura bat garatzeko eta segurtasun psikologikoa sortzeko, alde batera utzi behar dugu emozio zailak ekiditeko eta haiengandik ihes egiteko joera naturala. Hori zenbat eta gehiago praktikatu, orduan eta errazagoa egingo zaigu erreakzio lehenetsi batera ohitzea.

Hala, gure erreakzioak eta jarrerak berariaz aukeratzeko askatasun handiagoa izango dugu. Erabaki hobe, seguru eta osasungarriagoak hartzeko aukera ematen digu aldaketa- eta ezjakintasun-egoeretan.

“Erosoki deseroso edo deserosoki eroso” sentitzeko hainbat “trikimailu”

Ikuspegi emozionaletik egoerak bizitzeko moduaren araberakoa da, neurri batean, erakundeak eraldatzen dituzten liderren ongizatea. Hona hemen erosoki deseroso egoteko lagungarri batzuk:

  • Emozio zailak sentitzen dituzunean, gera zaitez eta hartu arnasa sakon. Sakon arnasteak etenaldien antzera funtzionatzen du: estresarekiko erreakzioa moteltzen du eta bizitzen ditugun egoerekiko erantzun-eredu automatikoetatik irtetea ahalbidetzen digu.

cultura preventiva

  • Begiratu zeure barrura eta praktikatu urruntzea. Jarri arreta barruan gertatzen denari eta izendatu emozioak. Gero, urrundu zaitez haiengandik eta eman iezaiozu begiratua egoera orokorrari. Nola begiratuko diozu egoerari urtebete barru? Eta hamar urte barru? Alda zaitez behatzaile objektibo baten ikuspegira eta hitz egiozu zeure buruari bigarren pertsonan.
  • Ez ezazu zeure burua epaitu. Ez ezazu zeure burua kritikatu emozio zailak sentitzeagatik. Kontzientzia zaitez zeure barneko “Josetxo Kilker” delakoaz, zeure burua egiten dituen epaiekin identifikatu gabe.
  • Egiaztatu kontzientzia hartzetik onarpenera alda zaitezkeen (eta, are, esker onera). Horrelako zerbait izan daiteke: «Bai, hori da sentitzen dudana. Hala sentitzeagatik neure burua onartzeko prest nago? Emoziook beharrezko gisa hartzera hel naiteke?».

Emozio zailekin bizitzen eta haiek kudeatzen jakitea funtszkoa da erresilientzia eta askatasun gehiago izateko. Geure ongizatea ere hobetzen du eta erosoki deseroso egoten laguntzen digu.

Segurtasun, osasun eta ongizatearen arloetako lider gisa zeure gaitasun emozionalak hobetu nahi badituzu edo enpresan ongizatearen kultura garatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko zaitugu (Martín Silva 674966441; msilva@osarten.com; Igor López 619288048; iglopez@osarten.com).

Informazio gehiago lortzeko:

*Ingelesezko sigletatik: VUCA (aldakortasuna, ezjakintasuna, konplexutasuna eta anbiguotasuna), BANI (hauskor, antsietate handiko, ez-lineal, ulertezin) TUNA (nahasmendua, ezjakintasuna, berritasuna eta anbiguotasuna) eta RUPT edo disRUPT (azkarra, iragarrezina, paradoxikoa eta korapilatua).

 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *