2016-2021 GARATUZ Memoria
Denbora tarte horretan, GARATUZ erreferentzia bihurtu da Osarten PZMko kide diren enpresentzat, Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizateko urteko helburu estrategikoak zehazteko. Era berean, Osarteneko kide ez diren gero eta konpainia gehiago ari dira GARATUZ erreferentzia estrategiko gisa hartzen.
Prebentzio-helburuak ezartzeko, GARATUZ erabiltzea erabaki duten enpresen segurtasunaren, osasunaren eta ogizatearen bilakaera positiboa izan da 2016-2021 aldian.
Garatuz partekatzea
Osartenek, Komunitateari egiten dion ekarpenaren parte moduan, erabaki du GARATUZ doan partekatzea, segurtasunaren eta osasunaren alorrean jarduteko estrategia bat zehaztu nahi duten pertsona eta erakunde guztiekin, segurtasun, osasun eta ongizatearen alorreko ikuskera eta helburu estrategikoak lortu ahal izateko. Hori guztia Osartenek arautzat duen esaldiarekin bat etorrita: “pertsona osasuntsuak enpresa osasuntsuetan”.
GARATUZ Laneko Segurtasuna, Osasuna eta Ongizatea garatzeko eredua honako hauek osatzen dute:
- Ereduaren gida bat. Bertan jasotzen dira ereduaren oinarriak eta egitura, GARATUZen helburuen edo garapen mailen deskribapena, ereduaren maila bakoitzari lotutako jarduerak eta ereduaren oinarri diren erreferentziak.
- Autoebaluaziorako tresna bat, GARATUZen maila guztiak garatzeko ekintzak egiten hasteko aukerari buruzko hausnarketa egitea ahalbidetzen duena.
Gomendatzen dugu ereduaren Gida osorik kontsultatzea eta “autoebaluazioa” artxiboa erabiltzea, ereduaren egungo betetze maila baloratzeko.
Deskargatu Garatuz Eredua
GARATUZ Eredua eta Autoebaluazioaren fitxategia doan deskargatzeko, bete formulario hau:
Pulsa aquí para añadir un texto