Prebentzio Kultura

Guretzat, erakunde baten Prebentzio Kultura da pertsonek, banaka zein taldeka, Laneko Segurtasun eta Osasunarekin duten konpromisoaren eta egiten dutenaren parte diren balio, sinismen, jarrera, konpetentzia, ahalmen eta trebetasunen emaitza.

Testuinguru horretan, Prebentzio Giroa litzateke pertsonen portaeren eta erabakien bitartez eta lan ingurunean segurtasunak eta osasunak duten presentziaren bitartez Prebentzio Kulturaz dugun pertzeptzioa.

Prebentzio kulturaren eta prebentzio giroaren diagnostikoa

Prebentzio giroaren diagnostiko kuantitatiboa egiten dugu, NOSACQ-50 galdetegia eta diagnostiko kualitatiboa erabiliz, banakako elkarrizketen eta foku taldeen bidez.

Lortutako informazioa aztertzen dugu eta, enpresarekin batera, lortu nahi den prebentzio kultura lortzeko ardatz estrategikoak identifikatzen ditugu.

Zure erakundearen prebentzio kultura eraldatzen lagunduko dizuten jarduerak diseinatzen, ezartzen eta mantentzen lagunduko dizugu.

Prebentzio kultura garatzeko tresnak

Prebentzio kultura garatzeko, garrantzitsua da eraginkortasun handia erakutsi duten tresnetan oinarritzea. Horiek guztiek pertsonen inplikazioan jartzen dute forkua: pertsonekin eta pertsonentzat.

Tresna egokienak aukeratzeko, egokitzeko eta ezartzeko erabakia hartzen lagunduko dizugu.

Prebentzioko behaketak

Prebentzio kulturarekin bat datozen pertzepzioa eta portaerak garatzea.

Segurtasuneko Paseoak (Safety Walk)

Jakitea zer egiten den eta nola, prebentzio kultura hobetzeko moduaz hitz egiteko.

Segurtasuneko elkarrizketak (Safety Talk)

Elkarrizketa formalak eta informalak, kezkak eta hobekuntzak ezagutzeko eta lantzeko.

Segurtasuneko Ibilbideak (Safety Walk&Talk)

Portaerak behatzea, hitz egitea, hobekuntzak sustatzea, orientatzea eta ikaskuntzak lortzea.

Segurtasunaren Eguna (Safety Day)

Segurtasunaren Eguna antolatzea, prebentzio kulturarekiko sentsibilizazioa eta inplikazioa modu parte hartzailean indartzeko.

Prebentzio kulturarekiko sentsibilizazioa

Parte hartzearen bidez eta esperientzien bidez ikasteko espazioak, osasunarekiko motibazioa eta konpromisoa garatzeko.

Lidergoa prebentzioaren kulturan

Edozein arduradun prebentzio kulturan lider bihurtzen duten gaitasunen eta trebetasunen garapena.

Prebentzio kulturako konpetentziak

cultura preventiva

Funtsezko gaitasunak elkarrekin sortzea eta garatzea, gaitasunen araberako kudeaketaren eta horiek agerian uzten dituzten portaeren esparruan.