Lege oharra

Web gunea edota bitarteko digitalaren erabilerako baldintzak


  1. Erabilerarako baldintzak eta bere onarpena
  2. Web gunerako sarbidea eta web gunearen erabilera
  3. Erabiltzaileen datuen tratamendua
  4. Bermeak eta erantzukizuna
  5. Web guneko edota BITARTEKO DIGITALeko sarbidea ukatzea eta kredentzialak kentzea
  6. Jabetza Intelektuala eta Industriala
  7. Lege aplikagarria eta gatazkak ebaztea

 

1. Erabilerarako baldintzak eta bere onarpena


Baldintza hauek OSARTEN S. COOP.en (aurrrerantzean, OSARTEN) erantzukizunpeko Web gunea edota BITARTEKO DIGITALAren erabilera arautzen dute. OSARTEN Arrasaten du egoitza, Gipuzkoan, José María Arizmendiarrieta pasealekuko 1ean, F-20757779 IFZ zenbakia dauka, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 2001.0.091 zenbakiarekin.

WEB GUNEA edota BITARTEKO DIGITALA erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du, eta erabiltzaileak baldintza orokor edota partikular guzti-guztiak oso-osorik eta erreparorik gabe onartzen dituela adierazten du. Horregatik, Erabiltzaileari gomendatzen zaio baldintzak adi irakurtzea.

Web gunearen edota BITARTEKO DIGITALAren bitartez, OSARTENek Erabiltzaileei aukera ematen die berak edo web gunearen edota BITARTEKO DIGITALAren hirugarren erabiltzaileek edo zerbitzu eta edukien hirugarren hornitzaileek eskura jarritako hainbat zerbitzu eta eduki eskuratzeko eta erabiltzeko (aurrerantzean, “Zerbitzuak”).

OSARTENek eskubidea dauka Web gunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzera, alde bakarrez, edozein unetan eta aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta eskubidea dauka, baita ere, Zerbitzuak eta Web gunera eta bere Zerbitzuetan sartzeko eta horiek erbiltzeko baldintzak aldatzeko, kasu honetan ere aldaketak edozein unetan eta aurretik jakinarazi beharrik gabe egin ahal izango dituelarik aldaketok.

2. Web gunerako sarbidea eta web gunearen erabilera


2.1. Web gunearen sarbide eta erabilera doakoak

Web gunearen edota BITARTEKO DIGITALAren bitartez ematen diren Zerbitzuak doakoak dira erabiltzaileentzat; halere, batzuetan beharrezkoa izango da Web gunean edota BITARTEKO DIGITALEAN erregistratzea. Adingabeak ezin dira erregistratu.

2.2. Web gunea edota BITARTEKO DIGITALA eta Zerbitzuak egoki erabiltzeko betebeharra

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Web gunea edota BITARTEKO DIGITALA eta Zerbitzuak erabiltzean Legea, Baldintza hauek, ohitura onak, ordena publikoa eta oro har onartzen diren helburuak betetzeko, eta, era berean, ez ditu Web gunea edota BITARTEKO DIGITALA eta Zerbitzuak erabiliko legez kanpoko helburu edo ondorioetarako, Baldintza hauetan ezarritakoaren aurkakoetarako, hirugarrenen eskubide eta interesen eta irudiaren kalterako, edo Web gunea edota BITARTEKO DIGITALA eta Zerbitzuak kaltetu, erabilezin utzi edo gainkargatu edo Erabiltzaileek Web gunea edota BITARTEKO DIGITALA eta Zerbitzuak normaltasunez erabiltzea eta baliatzea oztopatu dezakeen zerbaitetarako.

2.3. Erabiltzaileek Edukiak egoki erabiltzea

Erabiltzailea behartuta dago informazio, mezu, grafiko, marrazki, soinu edota irudi fitxategi, argazki, grabazio, software eta, oro har, Atariaren edo Zerbitzuen bitartez eskuragarri dagoen edozein material (aurrerantzean, “Edukiak”) arretaz, zuzen eta legez erabiltzera eta, bereziki, ez du hau egingo:

(a)          Edukiak legez kontrako helburu edo ondorioetarako erabili, ezta ohitura onen eta oro har onartutako erabileren edo ordena publikoaren kontra ere;

(b)          OSARTENen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak ezabatu, saihestu edo manipulatu, ezta ere markaren edozein titularrenak, OSARTENen edo Edukietan agertzen diren titularren gainerako identifikazio datu edo eskubideak, ezta ere babes gailu teknikoak, aztarna digitalak edo Edukiek eduki dezaketen edozein informazio mekanismo ere;

(c)          Edukiak eta, bereziki, Web gunea edota BITARTEKO DIGITALA edo Zerbitzuen bitartez eskuratutako edozein eratako informazioa erabili publizitatea bidaltzeko, salmenta zuzenerako edo beste edozein helburu komertzialetarako komunikazioak bidaltzeko, eskatu ez diren mezuak pertsona askori bidaltzeko, helburua edozein dela ere. Informazio hori, halaber, ez du modu batera edo bestera saldu edo zabalduko;

(d)        Eta bereziki, ez du datu pertsonalen, merkatuaren, kontsumitzaileen eta Jabetza Intelektualaren babeserako arauen kontra doan ekintzarik egingo.

Erabiltzaileak betebehar horietako edozein hausteak legez dagozkion ekintzak eragingo ditu.

2.4. Pasahitzaren erabilera:zaintzeko betebeharra.

Erregistratuz gero, Web guneak edota BITARTEKO DIGITALAk erabiltzailearen identifikazioa eskatzen duen arloetan, Erabiltzaileak agintzen du arretaz erabiliko dituela eta isilpean gordeko dituela Web gunean edota BITARTEKO DIGITALean edota Zerbitzuetan sartzeko esleitu zaizkion pasahitza/k eta erabiltzaile izena/k.

Erabiltzaileak pasahitza/k eta erabiltzaile izena/k arduragabekeriaz erabiltzeagatik edo galtzeagatik hirugarren batek haren pasahitza/k eta erabiltzaile izena/k erabili eta Zerbitzuak erabili eta kalte eta galerak sortzen baditu, Erabiltzaileak kalte eta galera horien gastuengatik erantzungo du.

2.5. Foro Irekiak eta Sare Sozialak

Erabiltzaileak obligazioa hartzen du Erabiltzaileei Web gunean edota BITARTEKO DIGITALean Edukiak sartzen eta beste Erabiltzaile batzuei Edukiak eskuratzen uzten dieten Zerbitzuak, esaterako, foroen zerbitzuak, blogak, interesak eta produktuak partekatzekoak, orrialde pertsonalak eta sare sozialak, legeen eta baldintza hauen arabera eta oro har onartutako moralaren eta ohitura onen arabera erabiltzeko.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Foro Irekien, Blogen eta Sare Sozialen bitartez honelako Edukiak transmititu, zabaldu edo hirugarren esku ez jartzeko:

  1. Modu batera edo bestera funtsezko eskubide eta askatasun publikoak urratu, gutxietsi edo erasotzen dituztenak;
  2. delitu ekintzak, ekintza iraingarriak, difamatzaileak, doilorrak, bortitzak edo, oro har, legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen kontrakoak egitera eramaten, akuilatzen edo sustatzen dituztenak;
  3. Sexu, arraza, erlijio, sinismen, adina edo izaera dela-eta diskriminatzen duten jarduerak, jarrerak edo ideiak bultzatu, sustatu edo eragiten dituztenak;
  4. faltsuak, anbiguoak, okerrak, gehiegizkoak edo ezordukoak direnak eta, beraz, beraien xedea edo komunikatzailearen asmo edo nahiak oker ulertzera daramatenak.
  5. hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialeko edozein eskubideren babespean daudenak, baldin eta Erabiltzaileak aurretik ez badu eskubideen titularren eskutik eduki horiekin egiten ari denerako edo egin edo egitea nahi duenerako beharrezkoa den baimena eskuratu; hirugarrenen enpresa sekretuak urratzen dituztenak;
  6. ohorearen, intimitate pertsonalaren eta famili intimitatearen edo pertsonen irudiaren beraren kontrakoak direnak.
  7. Komunikazioen sekretuaren gaineko araudia hausten dutenak;
  8. legez kanpoko publizitatea, engainuzkoa edo desleiala eragiten dutenak eta, oro har, edo konkurrentzia desleiala direnak; hirugarrenen sarearen, sistemaren edo ekipo informatikoen (hardwarea eta softwarea) ohiko funtzionamendua eragotzi edo kaltetu dezaketen birusak edo beste elementu fisiko edo elektronikoak dituztenak, edo ekipo informatiko horietan gordetako dokumentu elektronikoak eta fitxategiak kaltetu ditzaketenak.

Hori guztia gorabehera, OSARTENek eskubidea dauka hirugarrenek Foro Irekien, Blogen eta Sare Sozialen bitartez transmititu eta zabaldutako eta Erabiltzaileen esku jarritako Edukiak edozein unetan eta aurrez abisatu gabe berrikusteko, dela norberaren ekimenez, dela hirugarren batek eskatuta, baldin eta bere ustez Baldintza hauetan ezarritakoaren kontra badoaz. Erabiltzaileak berariaz onartzen du OSARTENek kontrol hori egitea.

2.6. Estekak eta Hiperestekak

Erabiltzaileek eta, oro har, beraien web gunearen eta Web gunearen edota BITARTEKO DIGITALAren edo Zerbitzuen edozein orrialderen artean hiperesteka bat (aurrerantzean, “Hiperesteka”) ezarri nahi duten pertsonek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Hiperestekak Web gunearen edota BITARTEKO DIGITALAren orrialdeetan eta Zerbitzuetan baino ez du utziko sartzen, eta ezingo ditu inola ere erreproduzitu;
  2. ez da deep-link edo hiperestekarik ezarriko Web guneko edota BITARTEKO DIGITALeko orriekin edo Zerbitzuekin;

2.7. Web scraping

Espresuki debekatuta dago sistema automatizatuak, bot-ak, script-ak edo beste edozein metodo erabiltzea webgune honetako datuak merkataritza-helburuekin erauzteko, biltzeko edo berrerabiltzeko, titularraren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe. Xedapen hau betetzen ez bada, sarbidea eten, lege-ekintzak eta kalte-galeren erreklamazioak egin ahal izango dira.

2.8. Erantzukizuna kalte eta galerengatik

Dokumentu honen artikuluetan jasotako Baldintzak direla eta, Erabiltzaileak bere obligazioetakoren bat ez betetzeagatik OSARTENek kalterik eta galerarik edukitzen badu (eduki badu, eduki badezake edo ustez eduki badezake), Erabiltzaileak horien guztiengatik erantzun beharko du.

OSARTENen eskubidea da zuzenbidearen arabera dagozkion lege ekintzak abiaraztea.

3. Erabiltzaileen datuen tratamendua


  1. Zerbitzu batzuetan sartzeko edo Zerbitzu batzuk erabiltzeko, beharrezkoa da Erabiltzaileek aurrez datu pertsonal batzuk ematea OSARTENi (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”, eta OSARTENek era automatizatuan tratatuko ditu eta fitxategi baten sartuko, Web guneko edota BITARTEKO DIGITALeko zerbitzuak emateko.
  2. OSARTENek baldintza horiek guztiak aurrez eta behar bezala jakinaraziko dizkie Erabiltzaileei, legez eskatu daitezkeen kasuetan eta moduan.
  3. Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, Hirugarren horiei jakinaraziko dizkie zer datu eman dituen eta zer fitxategitan gordeko diren eta zertarako eta fitxategi horrekiko dituzten eskubideak, eta OSARTEN identifikatuko du eta hirugarren horren baimena eskuratu beharko du bere datuak OSARTERNi jakinarazteko.
  4. OSARTENek bermatzen du segurtasun neurri egokiak hartu dituela bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan. Halaber, OSARTENek Datu Pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hori gorabehera, OSARTENek bere esku dauden edo bere sistemen bitartez eskuratu daitezkeen Datu Pertsonalak eta beste edozein informazio jakinaraziko dizkie agintaritza publiko eskumendunei, kasuan-kasuan aplikagarriak diren lege eta erregelamendu xedapenen arabera eskatzen badira.
  5. Erabiltzaileek datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu eta aurkatzeko eskubideak aitortuta dituzte eta edozein unetan baliatu ditzakete, eta baimena ezeztatu, datuen tratamendua mugatu eta beren datuak eramangarritasuna eskatu ere egin aal izango dute, OSARTENekin harremanetan jarrita, Datuen Babeserako Politikan eskubideez baliatzeko azaldutako prozeduraren bitartez.

4. Bermeak eta erantzukizuna


4.1. Salbuetsitako bermeak eta erantzukizuna Web gunearen edota BITARTEKO DIGITALAren eta Zerbitzuen funtzionamendua dela eta

OSARTENek ez du bermatzen Web gunea edota BITARTEKO DIGITALA erabilgarri eta etengabe funtzionamenduan egotea edo bertan jasotako informazioa, edukia, softwarea, materialak edo produktuak ere beti eskuragarri egotea, lege aplikagarriak onartzen duen heinean.

Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain Web gunea edota BITRARTEKO DIGITALA bere zerbitzuak eta erabiltzaileek Web gunetik edota BITARTEKO DIGITALetik esperotako erabilerak erabilgarri ez egoteagatik edo funtzionamenduan etenak gertatzeagatik gerta daitekeen edozein eratako kalte eta galerengatik.

Dena dela, OSARTEN ahalik eta ondoen saiatuko da Web gune edota BITARTEKO DIGITAL hau etengabe erabilgarri egon dadin.

Era berean, OSARTENek ez ditu bere gain hartuko Erabiltzaileak nabigatzaile baten bertsio eguneratu gabeko eguneratu bat edo segurua ez den bertsio bat erabiltzearen ondorioz gertatu daitezkeen segurtasun akats edo hutsegiteak, ezta ere nabigatzailean erregistratutako Erabiltzailearen gakoak edo identifikazio kodeak gordetzeko gailuak aktibatzearen ondorioz gertatu daitezkeenak, edo nabigatzailearen funtzionamendu okerraren ondorioz sortutako kalte, errore edo zehaztasunik ezak.

OSARTENek erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko beharrezko segurtasun neurri tekniko eta antolaketazko guztiak ezarri ditu.

Nahiz eta OSARTENek arlo horretako segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarri dituen, ez du kontrolatzen ez bermatzen Web gune edota BITARTEKO DIGITAL honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo sistema informatiko horretan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan nahasmenduak eragin ditzaketen birusak eta beste elementu batzuk ez egotea.

OSARTENek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik.

Erabiltzaileak onartzen du OSARTENek Web gunea edota BITARTEKO DIGITALA fede onez sortu eta garatu duela, barruko eta kanpoko iturrietako informazioarekin, eta egun dagoen moduan eskaintzen diela informazio hori erabiltzaileei eta, beraz, informazioa okerrak edo hutsak eduki ditzakeela. Horregatik, erabiltzaileak OSARTEN salbuesten du Web gunean edota BITARTEKO DIGITALean nabigatzen duenean fidagarritasunari, erabilerari edo espektatiba faltsuei lotuta gerta daitekeen edozein erantzukizunetatik.

4.2. Salbuetsitako bermeak eta erantzukizuna Web gunetik edota BITARTEKO DIGITALetik kanpo ostatatutako zerbitzu eta edukiak direla eta

Gerta daiteke Web guneak edota BITARTEKO DIGITALAK esteka bidezko gailu teknikoak (hala nola estekak, bannerrak, botoiak), direktorioak eta bilaketa tresnak Erabiltzaileen esku jartzea, Erabiltzaileek hirugarrenenak diren web guneetara sartu ahal izateko (aurrerantzean, “Estekatutako Guneak”). Kasu horretan, Web gunean edota BITARTEK DIGITALean esteka, direktorio eta bilaketa tresna horien estekak instalatzearen helburu bakarra da Erabiltzaileei Interneten eskuragarri dagoen informazioa bilatzen eta eskuratzen laguntzea, eta horrek ez du esan nahi OSARTENen eta Estekatutako Guneen operadoreen artean lotura edo harremanik dagoenik.

OSARTENEk ez ditu aurretiaz kontrolatzen, ezta onartu eta bere egin ere, Estekatutako Guneetan dauden zerbitzuak, informazioak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein eratako materialak. Erabiltzailea, beraz, ahalik eta kontu handienez ibili behar da Estekatutako Guneetan dauden zerbitzuak, informazioak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein eratako materialak baloratzean eta erabiltzean.

OSARTEN erabat salbuetsita dago hauen ondorioz gertatzen diren edo gertatu daitezkeen edozein kalte edo galeraren erantzukizunetik: (a) estekatutako zerbitzuen funtzionamendua, eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna; (b) guneetan dagoen informazioa edo edozein material mantentzea; (c) estekatutako zerbitzuak ematea edo transmititzea, 4.2 baldintzan jasotako termino berberekin eta irismen berarekin.

5. Web guneko edota BITARTEKO DIGITALeko sarbidea ukatzea eta kredentzialak kentzea


OSARTENek eskubidea du, bere ekimenez edo hirugarren batek eskatuta, Baldintza hauek edo aplikagarriak diren Baldintza Bereziak betetzen ez dituzten Erabiltzaileei Web gunera edota BITARTEKO DIGITALera edota Zerbitzuetara sartzeko bidea ukatzeko edo kentzeko, edozein unetan eta aurrez abisatu beharrik gabe.

6. Jabetza Intelektuala eta Industriala


OSARTENek baimena ematen dio Erabiltzaileari bere ekipo informatikoan instalatutako softwareari buruzko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak eta enpresa sekretuak erabiltzeko, soilik Web gunea edota BITARTEKO DIGITALA eta Zerbitzuak erabiltzeko, baldintza hauetan ezarritakoaren arabera. OSARTENek ez du beste era bateko inongo lizentziarik edo baimenik emango bere jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen gainean, enpresa sekretuen gainean edo Web gunearekin edota BITARTEKO DIGITALArekin, Zerbitzuekin edo Edukiekin lotura duen beste edozein jabetza edo eskubideren gainean.

Edozein Erabiltzaileren edo hirugarren baten ustez Edukietako bat jabetza intelektualeko eskubideak urratuta sartu bada Web gunean edota BITARTEKO DIGITALean, jakinarazpen bat bidali beharko dio OSARTENi, hauek adierazita: (a) datu pertsonalak: erreklamazio egilearen izena, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidea; (b) benetako izenpea edo baliokidea, ustez hautsi diren jabetza intelektualeko eskubideen titularraren datu pertsonalekin edo ustez hautsi diren jabetza intelektualeko eskubideen titularraren izenean eta haren kontura jarduteko baimena duen pertsonarenak; (c) ustez urratu diren jabetza intelektualeko eskubideen bitartez babesten diren Edukien adierazpen zehatza eta osoa, eta Eduki horiek Web gunearen edota BITARTEKO DIGITALAren zer tokitan dauden; (d) esandako Edukiak ustez urratu diren jabetza intelektualeko eskubideen titularrak baimendu gabe sartu direla berariaz eta argi dioen adierazpena; (e) jakinarazitako informazioa zehatza dela eta edukiak sartzean bere jabetza intelektualeko eskubideak urratu direla adieraziz erreklamazio egileak berariaz, argi eta bere erantzukizunpean egindako adierazpena..

Jakinarazpen horiek OSARTENera bidali beharko dira helbide honetara: José María Arizmendiarrieta pasealekua, 1 | 20500 Arrasate-Mondragon, edo posta helbide honetara: osarten@osarten.com

7. Lege aplikagarria eta gatazkak ebaztea


Baldintza hauek Espainiako legearen arabera arautzen dira.

Baldintza hauen xedeko zerbitzuak ematetik sortu daitekeen edozein gatazka ebazteko, OSARTEN eta Erabiltzailea OSARTENen helbide sozialeko Epaitegi eta Auzitegien menpe jartzen dira, ,beste edozein eskumeni berariaz uko eginda. Halaber, Erabiltzailea Espainiatik kanpo bizi bada ere, OSARTEN eta Erabiltzailea Bergarako (Gipuzkoa) auzitegi eta epaitegien menpe jarriko dira, beste edozein eskumeni berariaz uko eginda.