Datu pertsonalen babeserako politika
Tratamenduaren arduraduna
OSARTEN S. COOP. (aurrerantzean, OSARTEN), Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua 1, 20500 Arrasate-Mondragon. Datuen Babesaren Ordezkariaren harremanetarako datuak: dpo@osarten.com
Zer datu tratatzen ditugu eta zenbat denboran?
OSARTENek datu hauek tratatuko ditu:
(i) Harremanetan jartzean edo erregistratzean ematen diren datu pertsonalak, oro har; identifikazio datuak, ezaugarri pertsonalak eta harremanetarako bide elektronikoak, bereziki;
(ii) OSARTENekin harreman komertziala izatearen ondoriozko datuak, hau da, web gune edo bide digital hau erabiltzetik datozenak.
(iii) Informatikako prozesuetatik ateratzen direnak (nabigazio ohiturak edo BITARTEKO EDOTA INGURUNE DIGITALAren erabilera), IP Helbidea eta cookieen bitartez bildutako informazioa, pixel etiketak eta beste teknologia batzuk;
(iv) OSARTENek legezko bideetatik eskuratutako datuetatik inferitu daitezkeenak.
OSARTENek erabiltzailea BITARTEKO EDOTA INGURUNE DIGITALean aktibo dagoen eta bezero den bitartean tratatu eta gordeko ditu haren datuak, bai eta bezeroen datuen tratamentuari lotuta egon daitezkeen erantzukizunak dela-eta legeak ezartzen dituen obligazioen preskripzio epean ere.
Tratamenduaren helburua eta oinarri juridikoa
3.1 Harremanak: OSARTENEK atal honen bitartez bildutako datuak erabiliko ditu erabiltzaileak egindako eskaera edo eskariari erantzuteko eta bere kontsulta edota iradokizunei erantzuteko. Erabiltzailearen adostasuna eta OSARTENEN interes legitimoa izango dira datuak tratatzeko oinarri juridikoa. Hauek, merkataritza, negozio edota bezeroarentzako arreta mailan harreman aktibo bat dagoen bitartean ordeko dira, amaitzen denean OSARTEN bere datuak ezabatuko ditu.
3.2 Eskubideak erabiltzearen atala: OSARTENEK formulario horren bidez bildutako datuak tratatuko ditu, kaltetuek formulatutako eskubide ariketa ezberdinei erantzuteko. OSARTENEN nteres legitimoa eta lege-betebehar bat betetzea izango dira datuak tratatzeko oinarri juridikoa. Datu horiek biltegiratu eta tratatu egingo dira, harik eta eragiketa ebatzi arte, bai eta bezeroaren datuen tratamenduarekin lotutako balizko erantzukizunen ondoriozko legebetebeharrak preskribatzeko epean ere.
Erabiltzaileek hirugarren pertsonen datu pertsonalak ematen badituzte, emandako datuen edukiaren berri emango die hirugarren horiei, baita beren datuak gordetzen dituen fitxategiaren existentzia eta helburua, eskubideak erabiltzeko aukera eta OSARTEN identifikatuko du tratamenduaren arduradun gisa.
Erabiltzaileak ezetz esan ahal dio jakinarazpen komertzialak jasotzeari edo beren datuak promozio helburuetarako erabiltzeari?
Erabiltzaileak edozein unetan esan diezaioke jakinarazpenak jasotzeari eta bere datuak helburu komertzialetarako eta promozioetarako erabiltzeari. Horretarako, gurekin harremanetan jarri beharko da dpo@osarten.es helbidearen bitartez, jasoko dituen azalpenei jarraituta, edo OSARTEN S. COOP.eko DPO taldeari zuzenean idatzita, helbide honetara: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua, 1 | 20500 Arrasate-Mondragon.
Datuak hirugarrenei jakinarazten al zaizkie?
Administrazio Publikoa, Epaitegia eta Auzitegiak
Gobernu agintaritzek, hala nola estatuaren segurtasun kidegoek, epaileek edo Auzitegiek informazioa eskatzen badute edo beharrezkoa badute, edo Legeren bat betetzeko informazioren bat aurkeztu behar bada, OSARTENek formalki eskatutako datuak jakinaraziko dizkie hirugarrenei.
Nola gauzatu ditzake bezeroak datuak ezeztatzeko, eskuratzeko, kentzeko, aurkatzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta eramateko dituen eskubideak?
Erabiltzaile guztiek gauzatu ahal izango dituzte beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, baimena ezeztatzeko, datuen tratamenduari ezetz esateko, mugatzeko edota datuen eramangarritasuna eskatzeko dituzten eskubideak, dpo@osarten.es helbidera idatziz; edo OSARTENen DPO Taldeari zuzenean idatziz, helbide honetara: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua, 1 | 20500 Arrasate-Mondragón.
Segurtasun neurriak eta informazioaren konfidentzialtasuna.
OSARTENek segurtasun neurri egokiak hartu ditu bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Eskura dituen bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu bezeroak ematen dituen datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko, haien osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna zaintzeko.
Cookie politika
OSARTENek cookieak erabiltzen ditu. Horren gaineko informazio guztia Cookie Politikan dago jasota.
Datuen Babeserako Politikako aldaketak
OSARTENek zorrotz betetzen ditu datuen babeserako eta erabiltzaileen pribatutasuna zaintzeko aplikagarriak diren legeak. Horretarako, eskubidea dauka Datuen Babeserako Politika honen baldintzak aldatzera, alde bakarrez, edozein unetan eta aurretik jakinarazi beharrik gabe, araudien edo WEB GUNEaren edota BITARTEKO DIGITALAren aurkezpenean eta konfigurazioan egindako edozein aldaketatara egokitzeko.